2015/10/15
Lehenengo eguna zenez, irakaslea irakasgai honetan jorratuko ditugun gaiak eta azpigaiak aipatu zigun. Honetaz aparte, irakasleak ez zigun ezagutzen eta arazo honi konponbidea emateko, lan moduan ikasle-fitxa elektroniko bat betetzea eta Egelara igotzea agindu zigun. Azkenik, galdetegi bat egin genuen binaka gai elektroniko eta kontzeptu elektronikoei buruz.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/10/16
Gmail-aren bidez erabili ahal ditugun hainbat baliabide erakutsi zigun, aipatzekotan, firagazkiak (filtroak), etiketak…. Amaitzeko, alerta google eta google driven aplikazioak ematen dizkiguten baliabideak eta laguntzak ikusi ditugu, baliagarriak izan ahalko direla aurreikusiz.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/10/23
Gaur bloga hasi behar dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Aste honetan, creative commons lizentziak, bideoak blogean txertatzen eta egutegia jartzen ikasi dugu.

2015/10/24
Blogarekin jarraitu dugu, sarrera berriak gehitzen ikasiz eta diseinu ataleko ezaugarriak ikasiz eta aldatuz, bakoitzak bere gustuen edo hautatuako gaiaren arabera.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/10/29
Aste honetan, creative commons lizentziak, bideoak blogean txertatzen eta egutegia jartzen ikasi dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/10/30
Gaur 4.2 ariketa bakarka egin dugu, gero talde txikietan batu gara.
Honen ostean, taldeetan batu, txosten bat egin eta egelara igo behar izan dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/10/5-2015/10/6
Ez dugu klaserik izan, modulu astea baitzen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/11/12-2015/11/13
Aste honetan modulu lanerako baliagarriak izan dezaketen zenbait tresna elektroniko eta programa landu ditugu. Programen artean, Word-a aurkitu dezakegu, eta honen barruan, "Texto independiente", "Portada", "Salto de página", "Hipervinculo", "Comentarios" eta "Insertar Cita" aukerak/baliabideak landu ditugu, oso erabilgarriak direnak edozein Word lanarentzako.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/11/19
Proiektuaren taldeak adostu eta Sitesa sortu dugu. Proiektuaren barruan proposaten ziren ariketa guztiak edo entregagaiak han txertatu ahal izateko. IKT-en egoeraren mapa kontzeptuala egin dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/11/20
IKT-ak hezkuntzan landu beharraren arrazoiak azaltzen zigun bideoa ikusi dugu. Honen mapa kontzeptuala egin behar izan dugu, baita Sitesera igo ere. Honetaz aparte, irakasleak Delicious weborria erakutsi eta azaldu digu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/11/26
Greba egon denez, ez gara klasera joan.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/11/27
Proiektuaren barruan proposatzen zen ariketa bat Delicious weborriaren bitartez egiten zen. Zenbait weborrietatik, zenbaki finko bat aukeratu eta horien URL-ak gure Delicious kontuan gehitu behar izan genuen. Amaitzeko, ariketaren txostena talde Sitesera igo dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/12/3-2015/12/4
Modulu astea izan denez, ez dugu klaserik izan.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/12/10
Gaur azken jarduera egiten hasi gara. Talde bakoitzak IKT-ak lehen hezkuntzan lantzeko ikastetxe baten ezaugarriak eta metodologia planeatu behar zuen, ikastetxea asmatuta egon behar zen, edo gutxienez izena asmatuta.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/12/11
Proiektuari jarraipena eman diogu, Sestaoko ikastetxe bat aukeratuz. Nik praktikak egin nuen ikastetxea hautatu dugu, hala ere, izen originala aldatu diogu ere.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/12/17
Sitesean eta proiektuko blogean azken aldaketak eta diseinuari dagokionez, azken konponketak egin ditugu. Hurrengo eguneko aurkezpenean bakoitzak esan beharrekoa adostu dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
2015/12/18
Klase praktikoen azken eguna izan da. Talde bakoitzak bere aurkezpena egin du, irakaslearen ordenagailua eta pantaila erraldoia erabiliz. Azken momentuan, guztiok, irakaslea barne, agurtu egin gara eta txaloak eman ditugu!
No hay comentarios :
Publicar un comentario