viernes, 8 de enero de 2016

Asperger Sindromea

Asperger sindromea espektro autistaren barruan dagoen desordena bat da. Sindromea duen pertsonak giza elkarrekintzarako eta komunikaziorako zailtasunak izan ohi ditu. Horretaz aparte, bere gustuko jarduera eta interesak nahiko mugatuak eta kasu askotan estereotipikoak izaten dira.

Autismoarekin duen ezberdintasunak

Asperger sindromea pairatzen duten pertsonek mintzairaren garapenean atzerapenik ez dute, beraz, gaixotasuna duen haur baten lehen hitz eta esaldiak, sindromea ez duen haur baten adin berean agertzen dira. Nahiz eta agerpen eta hautemate adina goiztiarra izan, sindromearen bereizgarrietako asko garapenaren fase berantiarragoetan antzematen dira, gizartearekin elkarrekintzan hastean.

Sindromearen ondorioak



  • Agerpen goiztiarreko ezgaitasun sozial bat da, informazioaren prozesamenduan alterazioa eragiten duena.
  • Sindromea duen pertsonak batez bestekoak baino adimen maila handiagoa izan dezake, nahiz eta gehienetan adimen-kozientea normala edo ertaina izan. Noizbehinka, hizkera ezohiko eta bikaina erabiltzen dute, baina giza interakziorako elkarrizketetan, maila jaistera irits daitezke.
  • Pertsona hauen ezaugarri azpimarragarrietako bat ez-hitzezko zeinuak (paralinguitikoak) ezagutzeko ezgaitasuna da, baita hauek sortzeko ere. Hori dela eta, beste pertsonekiko kontaktua eta komunikazioa "arraro", baldar, barregarri edo harrotzat har daiteke.
  • Asperger sindromea dutenen inteligentzia maila normala denez, gainerakoek ez dituzte autista bezala hartzen, portaera berezia duten pertsona bezala baizik. Batzutan ere, Asperger sindromea izateak, normala baino altuagoa den inteligentzia maila bat izatea dakar edo talentu handiagoa izatea jarduera espezifiko desberdinetan.
  • Sindrome hau sendaezintzat ematen da eta 4 urterekin detekta daiteke.

Gaitzaren sintomak
  • Ukimen eta zaratarekiko sentikortasuna.
  • Ibiltzerakoan edo kirola egiterakoan trakestasuna.
  • Besteen emozioak ulrtzeko zailtasunak.
  • Besteen adierazpenak ezagutzeko zailtasunak.
  • Txantxak ulertzeko ezgaitasuna. 
  • Ahots altuan, baxuan edo monotono batekin hitz egitea.
  • Aldaketak ez dituzte gustuko.
  • Hitz egiten oso goiz edo beranduegi hastea.
  • Irrakurtzen goizegi edo beranduegi ikastea.
  • Gizarteratzeko arazoak. 
  • Besteek nola pentsatzen duten ulertzeko ezgaitasuna.
  • Sineskortasuna eta inozotasuna,
  • Bakarka hitz egiteko joera (Haien buruekin)
  • ...
Gaitzaren jatorria

Lehenengo deskribapenaren ondoren, Hans Asperger konturatu zen haur gaixoen eta haien gurasoen artean antzekotasun bat existitzen zela. Gaixotasunak jatorri geneteikoa duela onartu da, baina ez dira ezagutzen oinarrizko mekanismoak. Datu batzuk bildu ondoren oso litekeena da baldintza poligenikoa izatea. Tartean sartuta dauden geneak normalean neurotrasmisio monoaminergikoarekin lotuta dute. Jatorri poligenikoak ongi azalduko luke gaixotasunaren aldakortasun klinikoa.


Ondorio sozialak helduengan
Aspergerra duten helduek haur gaixoen arazo berdintsuak dituzten arren, ez dute haurren tratamendua jasotzen. Hori dela eta, zailtasunak dituzte lana aurkitzeko eta goi-mailako ikasketak egiteko. Besteekin konparatuta, oso zaurgarriak dira pobreziarekin, lana aurkitu eta mantentzeko zailtasunak dituztelako. Lan bat aurkitzen badute, gaiz-ulertuak izan daitezke, beraietaz baliatzen direlako. Aspergerdun batek pertsona normal batek baino gutxiago kobratzen du eta diskriminatzeko aukera dute. Bere komunikazio ezarengatik, beraiekin lan egiten duen jendeak arazoak izan dezakete Asperger sindromea duten pertsona ulertzeko. Nagusiekin arazoak izan dezakete.



Sindromea detektatzeko teknikak
2005. urtean, Simon Baron-Cohenek Adult Asperger Assessment delakoa jarri zuen martxan. Asperger sindromea diagnostikatzeko tresna da eta bi adierazlez osaturik dago: enpatiaren kontzientea eta espektro autistaren kontzientea. Enpatiaren kontzientearen balioa txikia bada, espektro autistaren kontzientearen balioa handia bata eta 5 baldintza eta 10 sintoma gutxienez betetzen badira, ebaluatutako subjektuak autismoaren fenotipo handia adierazten du, eta Asperger sindromea izateko aukera handiak ditu.

Eskerrik asko behin bat gehiago blog hau bisitatzeagatik.
Edozein motatako zalantzak baldin badituzue, ez larritu eta huts ezazue iruzkin atalean, ikusten dudan momentuan erantzungo dizuet.



Ezer gehiagorik gabe, hurrengora arte.

No hay comentarios :

Publicar un comentario

League Of Legends - Link Select