Kaixo lagunok, oraingo honetan ekartzen dizuedana ez da baino gaixotasun arraroei hurbilketa labur bat, ez baita gure blogaren gaia zehazki, baina interesgarria iruditu zait eta telebistan kasu arraroak ikusita, nolabaiteko bilaketa bat egitea erabaki dut.
Gaixotasun arraro bat, populazioaren kantitate murriztu batek sufritzen duen gaixotasunari deritzogu. Europan adibidez, gizartearen %0,05 bati eragiten diote.Estatu Batuetan, berriz, 200.000 gaixo baino gutxiago dituenak dira. Beste alde batetik, gaixotasun arraroen eguna otsailaren 28an da. Espainiar estatuko gaixotasun arraroen erakundea FEDER du izena. "FEDER" izenean klikatzen baldin badugu, aipatutako gaixotasun arraroen erakundearen weborrira mugitu genezake. Munduko Osasun Erakundearen datuek esaten dutenez, 7000 gaixotasun arraro daude momentua arte. Eta populazioaren %7ari eragiten diote.
Ezaugarriak
Gaixotasun arraroen %80a genetikoak dira eta ondorioz, sendaezinak. Bestalde, gaixotasun hauen sintomak ez dira jaio era berehala nabaritzen, baizik eta batzuetan, behin pertsona heldua denean nabaritu ahal dira.
Motak
Gaixotasun mota gehienak sindromeetan, atrofietan, gaixotasunetan, gorabeheretan eta malformazioetan oinarritzen direnez, ez ditugu zerrendatuko zerrendan ateratzen diren guztiak, 180 gaixotasun arraro baino gehiago daudelako.
Hemen aurkitu dezakezue ezagututako gaixotasun arraro guztien zerrenda, bota begirada bat!
Arazoak eta laguntza
Gaixotasun arraro hauek dituzten botikak oso urriak dira eta gehien bat gaixotasun hauek sortutako sintomak baretzeko besterik ez dira baliogarriak. Lehen esan moduan, nahiz eta arraroak izan populazio mundialaren kantitate handi batek sufritzen ditu. Eta beraz hauen ikasketarako diru laguntzak behar beharrezkoak dira. Hainbat talde sortu dira gizarte osoa kontzientziatzeko asmoz, Espainian adibidez, FEDER. Estatu Gobernuek urtero diru kopuru bat inbertitzen du gaixotasun hauen ikasketa garatzeko. Azkenik, ezin dugu esan Europa gai honetan gehiegi inbertitzen duenik baina, EURORDIS izeneko instituzio ikertzailea sortu zen 2002. urtean.
Ezer gehiagorik gabe, hurrengora arte irakurle maiteok!
No hay comentarios :
Publicar un comentario