viernes, 8 de enero de 2016

Enpatia lantzeko (Asperger/Autismo kasuak)

Kaixo irakurle agurgarri hori.
Gaurko sarrera honetan, sarrera honen behean aurkitu dezakezuen Asperger Sindromea konplementatzeko ekarri dizuet, izan ere, gaixotasunaren sarrera guztiz teorikoa da, eta beraz, norbaitek ikasle, seme-alaba edo familiar bat izanez gero, haiekin enpatia garatzeko jarduera bat ekarri dizuet.
Fitxa bakoitza hauen bitartez, enpatia ondo garatuta ez duen ume honek beste pertsonek izan ditzaketen emozioak eta sentimenduak irakasteko balio zaigu.
Bakoitzak emozio edo sentimendu bat lantzen duenez, emozio bakoitza sentitzearen arrazoia eta zein egoerek sor dezaketen emozio horiek sentitzea ikasiko dugu, baita bera proposatu dezake egoera batzuk. Honen bitartez, emozioen eta sentimenduen irakaskuntza emozionala hasiko dugu, jarduera ezberdinekin batuz.

Txapa gehiagorik eman gabe, ariketa azaltzera ekingo diot. Fitxa bakoitza 5 argazkiz osatuta dago, 1 marrazki bizidun ume batena eta besteak familia baten pertsona guztiak, hala nola, aita, ama, semea eta alaba. Marrazki bizidunaren behekaldean zati zuri bat aurkitu dezakegu, bertan, fitxak inprimatu eta umeari eman eta gero, umeak zein emozioari buruz ari garen mintzatzen idatziko du, eta horrek sortarazten duen bi egoera asmatuta. Guztira 9 fitxa dira, eta ondorioz, 9 emozio eta 18 egoera asmatu beharrekoak. Ikusten baldin badugu ariketa egiten ari garen bitartean umea frustratzen dela, edo hezkuntza emozionala oso oso gutxi garatuta duela, beste ariketa antzeko bat proposatu beharko genioke, emozioak eta enpatia helburutzat duena.

Jarduera martxan jartzeko orriak:









Espero dut baliogarria edo onuragarria izatea, ariketa egokia iruditzen zait hezkuntza emozional atalean murgiltzeko, eta nozki, Asperger eta Autismoa sufritzen dituzten umeak enpatia garatu ahal izateko. 
Hurrengora arte, Lander.

Asperger Sindromea

Asperger sindromea espektro autistaren barruan dagoen desordena bat da. Sindromea duen pertsonak giza elkarrekintzarako eta komunikaziorako zailtasunak izan ohi ditu. Horretaz aparte, bere gustuko jarduera eta interesak nahiko mugatuak eta kasu askotan estereotipikoak izaten dira.

Autismoarekin duen ezberdintasunak

Asperger sindromea pairatzen duten pertsonek mintzairaren garapenean atzerapenik ez dute, beraz, gaixotasuna duen haur baten lehen hitz eta esaldiak, sindromea ez duen haur baten adin berean agertzen dira. Nahiz eta agerpen eta hautemate adina goiztiarra izan, sindromearen bereizgarrietako asko garapenaren fase berantiarragoetan antzematen dira, gizartearekin elkarrekintzan hastean.

Sindromearen ondorioak



  • Agerpen goiztiarreko ezgaitasun sozial bat da, informazioaren prozesamenduan alterazioa eragiten duena.
  • Sindromea duen pertsonak batez bestekoak baino adimen maila handiagoa izan dezake, nahiz eta gehienetan adimen-kozientea normala edo ertaina izan. Noizbehinka, hizkera ezohiko eta bikaina erabiltzen dute, baina giza interakziorako elkarrizketetan, maila jaistera irits daitezke.
  • Pertsona hauen ezaugarri azpimarragarrietako bat ez-hitzezko zeinuak (paralinguitikoak) ezagutzeko ezgaitasuna da, baita hauek sortzeko ere. Hori dela eta, beste pertsonekiko kontaktua eta komunikazioa "arraro", baldar, barregarri edo harrotzat har daiteke.
  • Asperger sindromea dutenen inteligentzia maila normala denez, gainerakoek ez dituzte autista bezala hartzen, portaera berezia duten pertsona bezala baizik. Batzutan ere, Asperger sindromea izateak, normala baino altuagoa den inteligentzia maila bat izatea dakar edo talentu handiagoa izatea jarduera espezifiko desberdinetan.
  • Sindrome hau sendaezintzat ematen da eta 4 urterekin detekta daiteke.

Gaitzaren sintomak
  • Ukimen eta zaratarekiko sentikortasuna.
  • Ibiltzerakoan edo kirola egiterakoan trakestasuna.
  • Besteen emozioak ulrtzeko zailtasunak.
  • Besteen adierazpenak ezagutzeko zailtasunak.
  • Txantxak ulertzeko ezgaitasuna. 
  • Ahots altuan, baxuan edo monotono batekin hitz egitea.
  • Aldaketak ez dituzte gustuko.
  • Hitz egiten oso goiz edo beranduegi hastea.
  • Irrakurtzen goizegi edo beranduegi ikastea.
  • Gizarteratzeko arazoak. 
  • Besteek nola pentsatzen duten ulertzeko ezgaitasuna.
  • Sineskortasuna eta inozotasuna,
  • Bakarka hitz egiteko joera (Haien buruekin)
  • ...
Gaitzaren jatorria

Lehenengo deskribapenaren ondoren, Hans Asperger konturatu zen haur gaixoen eta haien gurasoen artean antzekotasun bat existitzen zela. Gaixotasunak jatorri geneteikoa duela onartu da, baina ez dira ezagutzen oinarrizko mekanismoak. Datu batzuk bildu ondoren oso litekeena da baldintza poligenikoa izatea. Tartean sartuta dauden geneak normalean neurotrasmisio monoaminergikoarekin lotuta dute. Jatorri poligenikoak ongi azalduko luke gaixotasunaren aldakortasun klinikoa.


Ondorio sozialak helduengan
Aspergerra duten helduek haur gaixoen arazo berdintsuak dituzten arren, ez dute haurren tratamendua jasotzen. Hori dela eta, zailtasunak dituzte lana aurkitzeko eta goi-mailako ikasketak egiteko. Besteekin konparatuta, oso zaurgarriak dira pobreziarekin, lana aurkitu eta mantentzeko zailtasunak dituztelako. Lan bat aurkitzen badute, gaiz-ulertuak izan daitezke, beraietaz baliatzen direlako. Aspergerdun batek pertsona normal batek baino gutxiago kobratzen du eta diskriminatzeko aukera dute. Bere komunikazio ezarengatik, beraiekin lan egiten duen jendeak arazoak izan dezakete Asperger sindromea duten pertsona ulertzeko. Nagusiekin arazoak izan dezakete.



Sindromea detektatzeko teknikak
2005. urtean, Simon Baron-Cohenek Adult Asperger Assessment delakoa jarri zuen martxan. Asperger sindromea diagnostikatzeko tresna da eta bi adierazlez osaturik dago: enpatiaren kontzientea eta espektro autistaren kontzientea. Enpatiaren kontzientearen balioa txikia bada, espektro autistaren kontzientearen balioa handia bata eta 5 baldintza eta 10 sintoma gutxienez betetzen badira, ebaluatutako subjektuak autismoaren fenotipo handia adierazten du, eta Asperger sindromea izateko aukera handiak ditu.

Eskerrik asko behin bat gehiago blog hau bisitatzeagatik.
Edozein motatako zalantzak baldin badituzue, ez larritu eta huts ezazue iruzkin atalean, ikusten dudan momentuan erantzungo dizuet.



Ezer gehiagorik gabe, hurrengora arte.

Laguntza piktografikoaren bidezko lanpostuen eta baserriko animalien igarkizunak

Kaixo, lehenengo "aurkezpen" honetan, baserriko animaliak lantzeko era teknologiko berri eta interesgarri bat daukagu. Honen bitartez, umeek, ezaugarriak pistatzat hartuta, zein animaliaren deskribapena egiten ari den jakin beharko du. Logika, animaliak eta bere ezaugarriak lantzen da jarduera mota honen bitartez.


Adivinanzas los animales granja from María José De Luis Flores

Bigarren "aurkezpen" honetan, ordea, umeak zein lanpostuari buruz ari garen hitz egiten jakin beharko du. Horretarako, irudietan ikusten dituen pistak ikusita lanpostu egokia hautatu beharko du, logika erabiliz eta lanpostuen izenak, ezaugarriak eta zereginak landuz.

Gente atareada, from María José De Luis Flores

Oso pozik sentitzen naiz sarrera hau egin eta gero, izan ere, benetan baliogarriak diren bi jarduera praktiko eta teknologiko aurkitu ditudalako, eta hauen bitartez, umeen gaitasun kognitibo batzuk lantzeko eta beste gaitasun ezberdinak lantzeko balioko zaigu.

jueves, 7 de enero de 2016

Hezkuntza bereziko umeekin lantzeko 2 jarduera

Gabon guztioi, sarrera honetan heziketa bereziko umeekin lantzeko bi jarduera ekartzen dizkizuet, alde batetik, kooperazioa eta irakurketa lantzeko jarduera bat, eta bestetik, zatikiak lantzeko joku interaktibo bat.

1. Irakurketa kooperatiboa. 
Webgune honetan, aurkituko eta jaitsiko ditugu landuko ditugun testuak. Testu hauen bitartez eta binaka jarriz, irakurketa kooperatibo bat egitera bultzatuko diegu, biek momentu berean hasiz eta irakurketa ozena nork egiten duen aldatuz.


2. Vedoque, "Zatikien jolas interaktiboa"
Vedoque programa/joku interaktiboak sei aukera eskaintzen dizkigu: zatikia, arazoa, baliokideak, berrikustea, jokoa eta konparatzea. Honen bitartez, umeek matematimak landuko dituzte metodologia berri bat erabiliz, eta seguru, haien motibazioa piztuko duena.



Ezer gehiagorik gabe, espero dut zuentzako baliogarria izatea, etorkizunean nire gelan erabiliko ditudan teknika batzuk izan daitezke, auskalo! Hurrengo sarrerara arte, lagunok!

Gaixotasun arraroei hurbilduz

Kaixo lagunok, oraingo honetan ekartzen dizuedana ez da baino gaixotasun arraroei hurbilketa labur bat, ez baita gure blogaren gaia zehazki, baina interesgarria iruditu zait eta telebistan kasu arraroak ikusita, nolabaiteko bilaketa bat egitea erabaki dut.

Gaixotasun arraro bat, populazioaren kantitate murriztu batek sufritzen duen gaixotasunari deritzogu. Europan adibidez, gizartearen %0,05 bati eragiten diote.Estatu Batuetan, berriz, 200.000 gaixo baino gutxiago dituenak dira. Beste alde batetik, gaixotasun arraroen eguna otsailaren 28an da. Espainiar estatuko gaixotasun arraroen erakundea FEDER du izena. "FEDER" izenean klikatzen baldin badugu, aipatutako gaixotasun arraroen erakundearen weborrira mugitu genezake. Munduko Osasun Erakundearen datuek esaten dutenez, 7000 gaixotasun arraro daude momentua arte. Eta populazioaren %7ari eragiten diote.

Ezaugarriak

Gaixotasun arraroen %80a genetikoak dira eta ondorioz, sendaezinak. Bestalde, gaixotasun hauen sintomak ez dira jaio era berehala nabaritzen, baizik eta batzuetan, behin pertsona heldua denean nabaritu ahal dira.

Motak

Gaixotasun mota gehienak sindromeetan, atrofietan, gaixotasunetan, gorabeheretan eta malformazioetan oinarritzen direnez, ez ditugu zerrendatuko zerrendan ateratzen diren guztiak, 180 gaixotasun arraro baino gehiago daudelako.
Hemen aurkitu dezakezue ezagututako gaixotasun arraro guztien zerrenda, bota begirada bat!

Arazoak eta laguntza
Gaixotasun arraro hauek dituzten botikak oso urriak dira eta gehien bat gaixotasun hauek sortutako sintomak baretzeko besterik ez dira baliogarriak. Lehen esan moduan, nahiz eta arraroak izan populazio mundialaren kantitate handi batek sufritzen ditu. Eta beraz hauen ikasketarako diru laguntzak behar beharrezkoak dira. Hainbat talde sortu dira gizarte osoa kontzientziatzeko asmoz, Espainian adibidez, FEDER. Estatu Gobernuek urtero diru kopuru bat inbertitzen du gaixotasun hauen ikasketa garatzeko. Azkenik, ezin dugu esan Europa gai honetan gehiegi inbertitzen duenik baina, EURORDIS izeneko instituzio ikertzailea sortu zen 2002. urtean.



Ezer gehiagorik gabe, hurrengora arte irakurle maiteok!

lunes, 4 de enero de 2016

Arreta galera eta hiperaktibitatea duten umeekin praktikatzeko terapia

Kaixo arratsalde on, gaur, Arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura duten umeekin praktikatzeko terapia bat ekartzen dizuet. Duela aste batzuk gaixotasun honi buruzko sarrera teoriko bat egin nuen eta honi lotuz, jarduera praktiko gehigarri moduan ikus dezakegu terapia hau.
Ez dut probatu, baina YouTube-n bilatuz aurkitutako terapia bat da eta erabilgarria eta efektiboa izan daitekeela iruditzen zait.
Ezer gehiagorik gabe, hemen usten dizuet bideoa, espero dut baliagarria izatea.

League Of Legends - Link Select