miércoles, 9 de diciembre de 2015

Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

Kaixo irakurle agurgarri hori, gaur Hiperaktibitateari buruz hitz egingo dugu, eta sarrera honen bitartez, nolabaiteko ikerketa egingo dugu gaur egun hain ohikoa den gaixotasunari, Hiperaktibitateari.

Diagnostikoa: Aktibotasuna, geldi egon ezin izatea, eta abar ezaugarriek ohikoak dira ume osasuntsu baten ekintzetan, baina neurriz kanpokoak direnean, eta beste sintoma batzuekin lotzen direnean, AGHA kasu bati buruz hitz egiten egon gaitezke.
Batzuetan gaixotasun honen diagnostikoa "komodin" bat dela esaten da, mediku askok ez dituztelako behar bezala umearen ezaugarri eta ekintza guztiak aztertzen eta diagnostiko "erraza eta azkarra" ikusten baitute AGHA kasua izatea. Hau oso txarra da, alde batetik, gaixotasuna diagnostikatuta duten ume askok hartu behar ez luketen farmakoak hartzen dituztelako, eta bestetik, farmako hauek sortu ahal dituzte bigarren mailako efektuengatik.
Diagnostiko okerrekin amaitzeko, Nafarroako Unibertsitan asmatu dute 3D-tako programa bat, ume baten eguneroko ekintzak irudikatzen dituena, eta umeak betaurrekoak jantzita izanda, bere konportamendua eta arreta galerak neurtzeko eta ikertzeko balioko zaigu.

Tratamendua: AGHA-ren tratamenduak bi bide ditu: Farmakologikoa eta Psikosoziala. Bien arteko elkarreragina ezinbestekoa da tratamenduaren eraginkortasuna ziurtatzeko.
Tratamendu farmakologikoa bi mota ezberdin ditu: Estimulatzailea eta Ez-estimulatzailea.


Bigarren mailako efektuak:
- Hiporexia eta pisuaren galera (%40)
- Hipersentsibilitatea (%26)
- Insomnioa (%23)
- Suminkortasun gastrointestinala (%23)
- Zefalea (%10)
- "Tic"-en agerpena
- Antsietatearen eta depresioaren igoera
- Hipertentsioaren igoera

Sintomak: AGHA 3 sintoma nagusi erakusten ditu umearengan:

-  Atentzio/Arreta falta                         












- Hiperaktibitatea









- Oldarkortasuna



Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet blog honi begirada bat botatzeagatik. Espero dut lagungarria izatea, eta esatea, sarrera hau guztiz teorikoa dela gaixotasun bati "hurbiltzen"ari garelako,faltatzen dira oraindik azalpen bideoak eta gaixotasun hau pairatzen duten umeentzako ekintzak eta jarduerak.

No hay comentarios :

Publicar un comentario

League Of Legends - Link Select