jueves, 10 de diciembre de 2015

Heziketa Behar Bereziak

Egun on irakurle, gaurko egunean Heziketa Behar Berezien edo HBB-ei buruz hitz egingo dugu, hauek definitzeko eta sailkatzen jakiteko.

Hasteko, hezkuntza integrazioari buruz hitz egitea ezinbestekoa iruditzen zait. Argi eta garbi dago ume guztiek ez dutela garapen kognitibo berdina, ume bakoitza mundu bat delako, beraz, hezkuntza-sistematik kanpo geratzen diren ikasle hauek, laguntza berezi bat merezi eta hartu beharko dutela iruditzen zait. Integrazioaren garrantzia gutxiesten baldin badugu, ikasle hauek helduak bilakatzean, haien garrantzia eta bere burua munduan lekuz kanpo ikusiko lukete, gauzaeza sentiaraziz.

Heziketa Behar Bereziak ikasleek behar dituzten laguntza edo euskarria eskaintzea du helburu moduan. Esan beharra dago, beharrak ez direla beti edukiak ondo barneratzen edo zailtasunak soilik, badaude ikasle batzuk erabateko aurrerapen kognitiboa dutenak, eta hauek, baita ere, behar bereziak dituzte.
Beraz, bi behar berezi nagusi ikusten ditugu: Aurrerapen kognitiboa dituztenek eta Atzerapen kognitiboa dituztenek.

Soluzioak 
Aurrerapen kognitiboa dituztenek:
Atzerapen kognitiboa dituztenek:
-          Kurtso bat aurreratu

-          Egokitzapen kurrikularra
-          Egokitzapen kurrikularra (irakasgaien edukiak ikaslearen ezaugarriei moldatu)


Heziketa Behar Berezien kausak:
- Fisikoak                                                                          - Psikikoak
                                  


              







- Beste egokiezintasun kausak (kultura, hizkuntza...)

                                   










- Egoera soziofamiliarra







Ikasleengan ager daiteken kategoriak:


1-Pertsonak eta inguru fisikoa hautematea eta elkarreragina
2-Garapen emozional eta sozioafektiboa
3-Hizkuntzaren eta komunikazioaren eskuratzea eta garapena

4-Ohituren lorpena
5-Lenguaia
6-Matematikak
7-Atzerritar hizkuntzarekin zailtasunak

8-Adierazpen artistikoa eta gorputz-hezkuntza
9-Garapen pertsonala eta soziala
10-Garapen intelektuala
11-Berdinekiko elkarreragina
12-Ikasketa eta Irakaskuntza-prozesuaren baldintzak



miércoles, 9 de diciembre de 2015

Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura

Kaixo irakurle agurgarri hori, gaur Hiperaktibitateari buruz hitz egingo dugu, eta sarrera honen bitartez, nolabaiteko ikerketa egingo dugu gaur egun hain ohikoa den gaixotasunari, Hiperaktibitateari.

Diagnostikoa: Aktibotasuna, geldi egon ezin izatea, eta abar ezaugarriek ohikoak dira ume osasuntsu baten ekintzetan, baina neurriz kanpokoak direnean, eta beste sintoma batzuekin lotzen direnean, AGHA kasu bati buruz hitz egiten egon gaitezke.
Batzuetan gaixotasun honen diagnostikoa "komodin" bat dela esaten da, mediku askok ez dituztelako behar bezala umearen ezaugarri eta ekintza guztiak aztertzen eta diagnostiko "erraza eta azkarra" ikusten baitute AGHA kasua izatea. Hau oso txarra da, alde batetik, gaixotasuna diagnostikatuta duten ume askok hartu behar ez luketen farmakoak hartzen dituztelako, eta bestetik, farmako hauek sortu ahal dituzte bigarren mailako efektuengatik.
Diagnostiko okerrekin amaitzeko, Nafarroako Unibertsitan asmatu dute 3D-tako programa bat, ume baten eguneroko ekintzak irudikatzen dituena, eta umeak betaurrekoak jantzita izanda, bere konportamendua eta arreta galerak neurtzeko eta ikertzeko balioko zaigu.

Tratamendua: AGHA-ren tratamenduak bi bide ditu: Farmakologikoa eta Psikosoziala. Bien arteko elkarreragina ezinbestekoa da tratamenduaren eraginkortasuna ziurtatzeko.
Tratamendu farmakologikoa bi mota ezberdin ditu: Estimulatzailea eta Ez-estimulatzailea.


Bigarren mailako efektuak:
- Hiporexia eta pisuaren galera (%40)
- Hipersentsibilitatea (%26)
- Insomnioa (%23)
- Suminkortasun gastrointestinala (%23)
- Zefalea (%10)
- "Tic"-en agerpena
- Antsietatearen eta depresioaren igoera
- Hipertentsioaren igoera

Sintomak: AGHA 3 sintoma nagusi erakusten ditu umearengan:

-  Atentzio/Arreta falta                         












- Hiperaktibitatea









- Oldarkortasuna



Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet blog honi begirada bat botatzeagatik. Espero dut lagungarria izatea, eta esatea, sarrera hau guztiz teorikoa dela gaixotasun bati "hurbiltzen"ari garelako,faltatzen dira oraindik azalpen bideoak eta gaixotasun hau pairatzen duten umeentzako ekintzak eta jarduerak.

jueves, 22 de octubre de 2015

Aurkezpen txiki bat

Kaixo, Lander deitzen naiz eta LH-ko ikaslea naiz.
Blog hau irekitzerakoan, nire helbururik garrantzitsuenetariko bat hezkuntza bereziari nolabaiteko hurbilketa pertsonal bat egitea da. Honetarako, hezkuntza berezia inguratzen duten faktore eta azpigai guztiak aztertu eta gero, iritzi objetibo bat botatzeaz arduratuko naiz astero.
Espero dut norbaitentzako baliagarria izatea eta gutxienez, hurbilketa bat egitea gaixotasun edo arazo bakoitzari.


League Of Legends - Link Select